Parte Zaharra (Donostia)
Parte Zaharra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Fermin Kalbeton kalearen irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Administrazioa | |
Posta kodea | 20.001 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′24″N 1°59′06″W / 43.32333°N 1.985°W |
Parte Zaharra Donostiako (Gipuzkoa) auzorik famatu eta zaharrena da, Urgull mendiaren magalean kokatua. 6.083 biztanle ditu.[1] Parte Zaharra da auzoaren izena usadioan,[2] auzotarren artean[3] eta izendegi ofizialetan;[4][5] hala ere, edozein hiritako gunerik zaharrena aipatzeko balio duen Alde Zaharra izen generikoa ere erabiltzen da batzuetan.
2019ko apirilaren 16an, Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun izendatu zuen, monumentu-multzo sailkapenarekin.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urgull mendia, Bulebarra, Donostiako portua eta Urumea ibaiaren artean hedatzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII. mendearen amaiera aldera Donostia sortu zen unetik 1863az geroko zabalgunea sustraitu arte hauxe izan zen hirigunea. Gaur egun harresi horien aztarnak Donostiako portuan eta Bulebarreko lurrazpiko aparkalekuan ikusgai daude. Halere, auzoaren osaera nahiko berria da, XIX. mendearen lehen herenean osatu baitzen.
1813ko abuztuaren 31ko Donostiako setioaren ondorioz guztiz suntsitu bazen ere (Abuztuaren 31 kalea besterik ez zen zutik gelditu), hiriko eraikin zaharrenak auzo honetan mantentzen dira. Hurrengo 36 urteetan zehar berreraiki zen. Zutik geratu ziren eraikin bakarrak Trinitate kaleko etxeak, gaur egungo Abuztuaren 31 kalea, eta hiru eraiki erlijiotsu izan baitziren, Santa Maria basilika (XVIII. mendea), San Bizente eliza (XVI. mendea) eta San Telmo komentua (XVI. mendea, gaur egun San Telmo museoaren barnean). Parte Zaharra hurrengo 36 urtean berreraiki zen.
1863 urtera arte Donostiako hirigunea auzo horrek osatzen zuen. 1863ko apirilaren 22an, Errege Dekretu batek Donostia gotorleku militarra izatetik utzi ziola zioela eta, agintariek Parte Zaharra inguratzen zuten harresiak eraitsitzeko baimena eman zen, honela Bulebarretik hegoaldera egungo Donostiako zabalgunea eraikitzeko, eta Donostiako ekialdeko zabalgunea, Urumea ibairaino. Une harta, Donostiak 15.000 biztanle zituen, haietatik 10.000 inguru 10 hektarea gutxi gorabehera zituen Parte Zaharreko harresitutako eremu horretan bizi ziren.
Gastronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako tabernetan zerbitzatutako pintxoak oso preziatuak dira eta auzoko turismo erakarpen bilakatu dira, nahiz eta inguruko auzo eta herrietara ere sukaldaritza mota hori zabaldu den.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Donostiako portua, Urgull mendiaren babesean.
-
Taberna bateko pintxoak
-
Narrika kalea, atzealdean San Bizente eliza ageri dela.
-
Portu kalea, Kontxako Bandera egunean jendez lepo.
-
Santa Korda kalea, Parte Zaharreko kale estuena.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko apirilaren 16an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, kultura-ondasun sailkatua.
Oro har, konposizioan, fatxadek gordetzen dituzte Ugartemendiaren ordenantzetako elementu identifikatzaileak: lehen solairurainoko harlanduzko oinarria; kale nagusietan, harlanduz inguratutako ardatzen arabera lerrokatutako bao bertikalak, erregularki kokatuta; eskantzuetako harlanduzko pilastrak, gainean, mentsulak eta arrailak, euri-urak jaisteko zorrotenak jartzeko; hegal harburudunak. Etxebizitzak behar izango zirelako arazoa aurreikusita, ordenantzek baimena eman zuten hegalaren gaineko altuera txikiagoko atikoak egiteko. Hala ere, eraikin batzuek badauzkate jasodura bat baino gehiago, baita irtenak ere, teilatupeko aprobetxamenduak, balkoi jarraituak eta era askotako teilatupeak, eta horiek guztiek ordenantzetako hegal teorikoa aldatzen dute.
Kaiari dagokionez, funtsean, bere ezaugarriak gorde ditu 1575etik 1848-1850era arte; Manuel Peironcely ingeniariak kaia zabaltzeko obrak proiektatu zituen arte. Eraikin horiek arrantzaleen etxebizitzak eta lantokiak izan dira, eta oso auzo desberdin bat osatu dute: 1850az geroztik egindako fatxada arkupeduneko eraikin nabarmenak ditu.
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antzoki Zaharra
- Bretxako azoka
- Donostiako harresiak
- Goikoa jauregia
- Jesusen Bihotza (Urgull)
- San Bizente eliza
- Santa Maria basilika
- Udaletxe Zaharra
- Urgullgo gaztelua
- Zozaiaren etxea
- Holandarren etxea
- Portaletak
Urgull mendia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plazak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzotar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bilintx (1831-1876), bertsolaria eta olerkaria.
- Serafin Baroja (1840-1912), euskal idazlea.
- Arantxa Gurmendi (1944-2023), aktore, kultur eragile eta turismo-gidaria.
- Luis Karril (1847-1892), traineru patroia.
- Martzelino Soroa (1848-1902) euskal idazle eta kazetaria.
- Toribio Altzaga (1861-1941), euskal idazlea.
- Pepe Artola (1864-1929), euskal idazlea.
- Ander Arzelus (1898-1949), euskal idazlea, hizlaria eta kazetaria.
- Mikel Laboa (1934-2008), kantaria eta musikagilea.
- Joxe Austin Arrieta (1948), euskal idazle eta itzultzailea.
- Xabier Otaegi (1952), Kixki eta Txirri ezizenez ere ezagun den pailazoa.
- Jose Ignazio Ansorena (1953), Mixki, Mirri eta Piter ezizenez ere ezagun den txistulari, pailazo eta plazagizona.
- Eneko Olasagasti (1960), aktorea, ekoizlea, zinema zuzendaria, irakaslea eta euskal idazlea.
- Ekaitz Saies (1982), piraguista.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Parte Zaharra», Donostiako Udalaren webgunea.
- ↑ «Donostiako alderdi bati, ezagunetan ezagunena, Parte Zaharra deitzen genion guztiok, urtea joan eta urtea etorri, eta lasai bizi ginen, halaz ere. Orain berriz, Alde Zaharra bihurtu zaigu, mintzatzen ez den herriaren ondorioz [...].»
Koldo Mitxelena: «Atarikoak», in Ibon Sarasola (1997), Euskal Hiztegia, Kutxa, ISBN 8471733021. - ↑ Parte Zaharrean Bizi, auzotarren elkartea.
- ↑ Donostiako auzoen izenak
- ↑ [1], Donostiako Udalaren webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
Donostiako auzoak | ||
---|---|---|
Aiete (Bera-Bera • Miramon-Zorroaga ) • Altza ( Herrera, Larratxo ) • Amara • Amara Berri ( Loiolako Erriberak, Morlans ) • Antigua ( Benta Berri, Lugaritz ) |