Edukira joan

Koldo Mitxelena Kulturunea

Koordenatuak: 43°18′58″N 1°58′54″W / 43.31607353°N 1.98155835°W / 43.31607353; -1.98155835
Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldo Mitxelena Kulturunea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′58″N 1°58′54″W / 43.31607353°N 1.98155835°W / 43.31607353; -1.98155835
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1939
Izenaren jatorriaKoldo Mitxelena
Kontaktua
HelbideaUrdaneta kalea 9, Artzai Onaren plaza eta c/ Urdaneta, 9
E-postamailto:kmliburutegia@gipuzkoa.eus
Telefonoatel:+34-943-11-27-60
Webgune ofiziala
Donostiapedia editatzen 2016ko Liburutegiaren Eguneko jardunaldietan

Koldo Mitxelena Kulturunea edo KMK Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen kulturune bat da. Izaera publikoa du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakundea da.

Donostiako Erdialdean kokatzen den eraikina da, Posta Bulego Nagusiarekin batera Artzain Onaren plazaren atzealdea itxiz. Urdaneta kaleko 9. zenbakian dago, hiriko erdigunean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikina da. Ramon Cortazar[1] eta Luis Elizalde arkitektoek estilo neoklasikoan eta aldi berean, eklektikoan, diseinatu zuten hiriaren zabalgunea hiritartu ondoren geratu ziren lursail berrietan, egun gune erromantikoa izenez ezaguna. 1892an lurraldeko irakaskuntza ertaineko institutu berriaren kokapena izateko asmoarekin eraiki zen, Bergaratik Donostiara ekarri behar baitzen, instituto hauek hiriburuan kokatu behar zirela agintzen zuen Errege Dekretua betetzeko eta Udalak Garibai kalean zuen Arte eta Lanbide Eskola txiki geratu ondoren. Eraikuntzan Igeldoko harearri harlandua izan zen erabilitako material nagusia, inguruneko hainbat eraikinetan bezala. 2000 m2 orubea hartu zuen eraikinak. 1900urtean Bigarren Heziketako Probintzia Institutua izateko helburua lana bukatu zen. Gerora, 1918 urtean, Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritzako Goi Mailako Eskolaren egoitza izan zen, aldi baterako, lagapenaren bidez 1989 urte arte; orduan Ibaetako Campuseko instalazioetan kokatu baitzen.[2]. 1993ko azaroan eraikina guztiz zaharberritua eta birgaitua izan ondoren, Koldo Mitxelea Kulturunea inauguratu zen.


Eraikin honen barnean aipatutako kulturunea eta liburutegia daude. Bere izenaren KM laburbildura bere logo edo ikurra ere bada. Kulturene eta Liburutegiak izena Koldo Mitxelena hizkuntzalari, idazle eta euskaltzain errenteriar bikainaren omenez darama.

  • Lurraldeko liburutegia

Gipuzkoako helduei zuzendutako liburutegia da, 16 urtetik gorako pertsonentzat zabaldua. Ondoko zerbitzuak ditu: mailegua, irakurketa gelak, informazio puntuak, hemeroteka, infoteka, fonoteka, proiekzio-gela, komikiteka, liburutegien arteko mailegu zerbitzua eta erreprografia..[3] Bere funtsan, arlo askotariko gaiei buruzko informazioa biltzen badu ere, bereziki, giza zientziei eta euskal kulturari buruzko bilduma du. Zenbait gipuzkoar ospetsuen funtsak eta hemeroteka historikoa biltzen ditu. Besteak beste, Julio Urkijorena , Jose Frantzisko Aizkibel, Aitzol, Carlos Santamaria, Koldo Mitxelena, Antonio Zavala, Sastre-Forest, Gabriel Celaya,Jose Maria Busca Isusi, Xabier Lete, etab. Hazten doan dokumentu bilduma gordetzen du, 350.000tik gorakoa, euskarri ezberdinetan. Aldiro, Euskadiko Liburutegien Katalogoan, Bilgunea izenekoa, erregistroak irauli egiten dira. Horietako asko, hainbat erakunderekin elkarlanean,eskumen publikoko dokumentu asko eta batik bat, Gipuzkoarekin edo euskararekin zerikusia duten liburuak, eskuizkribuak, argazkiak eta prentsa eta aldizkari historikoak digitalizatuta daude eta katalogoan ikusgai.[4]

  • Komikigunea (Errege-Erregina Katolikoen kalean kokatua)

Komikiaren inguruko gaiak kontsultatzeko eta ikertzeko dokumentazio gunea da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegitik eratorria eta Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kalean kokatua. Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, Komikiak-Colección Gasca Bilduma izenarekin, 2011 urtean, aditu honen funtsa eskuratu zuen Gipuzkoako Aldundiak [5]eta 2014ko urriaren 9an, katalogatu eta osatu ondoren, zabaldu zen.[6]. Barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiari buruzko ikerketak eta abar. Dokumentaziogunea izateaz gain, komikigintzarekin lotutako hainbat jarduera burutzen dira bertan.[7].

  • Erakustaretoa

Arte garaikideari eskainitako aretoa da, non mota ezberdinetako erakusketak antolatzen diren: artezkaritzarik gabeko proiektu originalak, ideien azterketan eta aurkezpenean eragingo duten gaiak edo tesiak, ikertzaile, historialari edo komisario independentearen ekimenez etorritakoak, XX. mendeko mugimendu artistikoak edo ibilbide historikoak, bilduma pribatu nahiz publikotan, jasotzen dituztenak eta, azkenik, itzala duten banakako artisten erakusketa antologikoak edo atzera begirakoak.

  • Ganbara

Erabilera anitzeko aretoa da; bertan, gaikako erakusketak antolatzen dira, gaur egungo kulturarekin erlazionaturikoak, bereziki. Bestelako ekintzak ere egiten dira, esaterako, garaiko erakusketarekin erlazionaturiko eztabaidak, emanaldiak eta literatur ekintzak.

  • Areto Nagusia

Erabilera anitzeko areto bat da. Areto hori hornituta dago, kongresuak, era guztietako kontzertuak, bideo emanaldiak, antzerkia, eta beste hainbat ekitaldi mota egiteko. Berezko programazioaz gain, elkarte eta erakundeek bertan ekitaldiak doan antolatzeko aukera dute.

  • Biltegiak
  • Bulegoak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ramon Cortazar Elizalde arkitektoaren biografia eta lanen testuingurua Auñamendin jasota http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee34774.
  2. Iguiñiz, Felipe (koor.) et al.- “El Palacio KM Kulturunea: restauración y rehabilitación del antiguo Instituto Provincial de Gipuzkoa, como nuevo Centro Cultural Koldo Mitxelena”. [Donostia-San Sebastián]: Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Urbanismo y Arquitectura, 1993. 12 orr.
  3. Kultura, indarrean dauden zerbitzuen kartak: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia GFA egoitza elektronikoan. (Noiz kontsultatua: 2016-11-01).
  4. KMK liburutegian digitalizatutako dokumentuak. (Noiz kontsultatua: 2016-11-06).
  5. (Gaztelaniaz) «El cómic habita Donostia» Diario Vasco 2011-01-14 (Noiz kontsultatua: 2016-11-09).
  6. KM Kulturuneko Komikigunearen irekiera. (Noiz kontsultatua: 2016-11-03).
  7. Komikiguneko jardueren inguruko informazioa KMko webgunean, 2016-11-06an [1]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy