Tahar Djaout
Tahar Djaout | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kabilia, 1954ko urtarrilaren 11 |
Herrialdea | Aljeria Frantzia 1962ko abenduaren 31) |
Heriotza | Aljer, 1993ko ekainaren 2a (39 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Aljerko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, poeta eta literatura-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | El Moudjahid (en) Algérie-Actualité (en) |
Tahar Djaout (Kabilia, 1954ko urtarrilaren 11 – Aljer, 1993ko ekainaren 2a) aljeriar idazlea izan zen.
Informazio Zientziak ikasi ondoren, kazetari gisa hasi zen lanean (1976). Algérie-Actualité astekarian egin zuen lan. 1993an Ruptures argitalpena sortu zuen eta bertako erredakzioburu izan zen. Estatuaren agintaritzatik urruti egon zen beti, eta argitaratzen zituen artikuluetan moderazioaren eta tolerantziaren aldeko apustua egiten zuen. Hainbat liburu idatzi zuen: Les Chercheurs d´os (1984, Hezur-bilatzaileak), L´Invention du désert (1987, Basamortuko asmakizuna), L´Exproprié (1991, Lurgabetua), Les Vigiles (1991, Zaindariak).
Islamiar Talde Armatuak erail zuen. 1993ko maiatzaren 26an buruan bi tiro eman zizkioten. Egun batzuk koman egon ondoren ekainaren 2an hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tahar Djaout |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.