Edukira joan

Sian Ka'an

Koordenatuak: 19°23′00″N 87°47′30″W / 19.38333°N 87.79167°W / 19.38333; -87.79167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sian Ka'an1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak vii, x
Erreferentzia 410
Kokalekua  Mexiko
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Sian Ka'an (maia hizkuntzan "zeru atea" edo "zeruaren jaiolekua") Quintana Roo mexikar estatuan dagoen biosfera erreserba da, Karibe itsasoaren ertzean. Irabazi asmo gabeko gobernuz kanpoko erakunde batek kudeatzen du, bioaniztasunaren kontserbazioa helburu duena. Mexikoko parke naturala da 1986tik[1] eta Gizateriaren Ondare 1987tik[1].

Erreserbak 5.280 km² hektarea ditu, Felipe Carrillo Puerto eta Tulum udalerrietan banatuak, baina baita ere Karibe itsasoan, koral uharriak barne. Gainera, bertan 23 arkeologia gune maia aurkitzen dira[1], Muyil barne.

Sian Ka'an biosfera erreserba Yucatán penintsulako eskualde geologikoaren parte da. Honen ezaugarri nagusia erliebe zapala eta kareharrizkoa izatea da, lurrazaleko ur-lasterrak galarazten dituena eta zenote izeneko putzuak sortarazten dituena.

Sian Ka'an kosta parean, Karibe itsasoan, koralezko uharri multzoa dago, munduko bigarren handiena mota honetan, Koral Hesi Handiaren ondoren.

Kostaldean hondar zuriko hondartzak, badia txikiak eta mangladiak aurkitzen dira, beste ekosistemen artean. Lau mangladi mota aurkitzen dira: gorria, beltza, zuria eta grisa.

Bertako klima beroa eta azpi-hezea da eta euri garaia (urtaro hezea) udan da. Karibeko kostaldean kokatua dagoenez, urakan ugari pairatzen ditu, batez ere Antilletatik datozenak ekainaren eta azaroaren artean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
19°23′00″N 87°47′30″W / 19.38333°N 87.79167°W / 19.38333; -87.79167
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy