Sergei Akromeiev
Sergei Fedorovitx Akromeiev (errusieraz: Сергей Фёдорович Ахромеев; 1923ko maiatzaren 5a - 1991ko abuztuaren 24a) sobietar militar eta politikari bat izan zen, Sobietar Batasuneko Heroia (1982) eta Sobietar Batasuneko mariskala (1983).
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazari familiako semea zen. 1940an Armada Gorrian sartu, eta ofizial izatera iritsi zen. Alderdi komunistako kide egin zen 1943an, eta 1952an Moskuko akademia militarrean graduatu zen. 1974 eta 1979 bitartean Defentsa ministerioko administrazioburu izan zen, eta Sobiet Goreneko diputatu izan zen. 1983an mariskal kargua lortu zuen, sobietar armadako mailarik gorena, eta alderdi komunistako batzorde nagusian sartu zen. Gorbatxovek laguntzaile izan zuen perestroika bultzatzeko, baina pixkanaka politika berritzaile hartatik urruntzen hasi zen, batez ere presidenteak baliabide eta aurrekontu militarra murriztea erabaki zuenean. 1991n Gorbatxoven aurkako estatu kolpean parte hartu zuen, baina porrot egin zuen, eta atxilotu eta auzipetu egin zuten. Egun gutxitara bere buruaz beste egin zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/02/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.