Edukira joan

Pertinax

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pertinax


Erromatar enperadorea

193ko urtarrilaren 1a - 193ko martxoaren 28a
Komodo - Didio Juliano
Prokontsul

188 - 189
Erromatar gobernadorea

175 - 185
Antzinako Erromako senataria


Praefectus urbi (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAlba126ko abuztuaren 1a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma193ko martxoaren 28a (66 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaHelvius Successus
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Flavia Titiana (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta soldadua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 35110089 Edit the value on Wikidata

Publio Helvio Pertinax (latinez: Publius Helvius Pertinax; Alba, 126ko abuztuaren 1a - Erroma, 193ko martxoaren 28a) erromatar enperadorea izan zen, Komodo hil zuten egunetik bertatik (192ko abenduaren 31tik) hil zen arte.

Estreinako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian jaioa, haren aita askatutako esklaboa izan zen. Hastapenean, Pertinax gramatika irakaslea izan zen, baina etorkizun oparoagoa lortzeko nahian, armadan sartu zen.

Hurrengo partiarren kontrako gerran, ausart jokatu zuen Pertinaxek. Hortaz, postu hobeak eskuratu ahal izan zituen. Britanian, Danubioko mugan eta Dazian aritu zen.

Marko Aurelioren agintaldian, jauregiko azpijokoak baztertu zuen nolabait. Alabaina germaniarren kontrako gerretan berriro nabarmendu zen. 175ean kontsul izendatu zuten. 185 arte Mesia, Dazia, Siria eta Britania probintzietan gobernari jardun zuen.

Senatuan ere eserleku bat eskuratu zuen, harik eta Pretoriar Guardiak bizitza publikotik kanporatu zuen arte. Britaniara joan zen berriro, non armada matxinatua zegoen. Hiltzeko zorian egon zen matxinada itzaltzeko saioan, baina azkenean menderatu zituen matxinoak. 187an postua utzi behar izan zuen haren agintaldi gogorra zela kausa legioek gorrotoa ziotelako.

188an eta 189an Afrikako probintzian prokontsula izan zen. Erromara itzuli zen orduan, Komodorekin kontsulatua partekatzeko eta Pretoriar Guardiaren burua izateko. Postu horretan zegoen Komodo etxeko batek hil zuenean.

Pertinaxen agintaldia laburra zen oso, 86 egunetakoa. Marko Aurelioren politikak berreskuratzen saiatu zen, baina aurkariak leku gehienetan aurkitu zituen.

Pretoriar Guardiak ordainsaria ederra espero bazuen ere, ez zen halakorik gertatu. Orduan, Komodoren ondare guztiak (plazer sexualetakoak ere) saldu zituzten, nahi adina diru eskuratu arte.

Konspirazio bat eten ahal izan zuen, baina bigarrenean Pretoriar Guardiak hil zuen. Enperadore izateko arriskuak ezagutzen zituen Pertinaxek. Izan ere, titulu hori ez zion semeari eman. Horrela bizitza salbatu zion.

Didio Juliano senatariak bere burua enperadore izendatu zuen. Horrek gerra zibil labur bat piztu zuen. Septimio Severo garaile aterata, enperadore berria bihurtu zen. Septimio Severok Pertinaxen agintaldia onartuta, hiltzaileak zigortu zituen eta estatu-hileta eman zion Pertinaxi.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pertinax Aldatu lotura Wikidatan
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy