Edukira joan

Manex ardi burugorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manex ardi burugorria
Ardi arraza
EspezieaOvis aries
Jatorria Euskal Herria
Egoera FAOren araberaez dago arriskuan

Manex ardi burugorria Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da, eta bi azpimota edo arraza ditu: manex ardi burugorria eta manex ardi burubeltza. Bi mota horiek arraza bereizitzat jotzen dira gaur egun. Manex ardiak Hegoaldeko ardi latxaren senide hurbilak dira. Hainbatentzat ordea ardi hau ez da aparteko arraza, ardi latxaren mota bat baizik[1]. Iturri ezberdinen arabera honen inguruko iritzi ezberdinak daude. Frantziar Administrazioak bertako arrazatzat jotzen du, ardi latxetik aparte.

Manex ardi burugorria Euskal herriko Iparraldean dago hedatuta.

  • Arraza landatarra da. Ardi gogorrak dira, Pirinio aldeko larre eskasenetan ondo moldatzen direnak.
  • Bereziki esnetarako erabilitako ardia da, eta arraza hau, beste ardi arraza batzuen esnearekin batera, Ossau-Irati gazna egiteko erabiltzen da.
  • Ardi arraza iletsua da. Kolore zurikoak dira jeneralki eta hanka eta buru gorriak.
  • Ardi mota honek trashumantziako mugimenduak egiten du urtean zehar goiko Bortuetatik beheko ibarretara.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy