Litiasi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Litiasi | |
---|---|
Gernu-litiasia | |
Deskribapena | |
Mota | anatomical pathological condition (en) physical anatomical entity (en) |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D002137 |
Litiasia giza gorputzean kalkulu edo harriek sortutako gaixotasuna da, normalean gernu-aparatuan eta digestiokoan agertzen direnak.
Giltzurrunetan harriak osatzen dituen materialik ohikoena kaltzio oxalatoa da, eta bigarrena azido urikoa edo uratoak.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urolitiasia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gernu-aparatuan eragiten duena da, nefrolitiasia (kalkuluak giltzurrunetan) edo ureterolitisia (ureteretan) barne hartzen dituena.
Kolelitiasia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behazun xixkuan edo inguruko hodietan metatzen den litiasia da. Behazun-bideetako asaldurarik sarriena da, eta bi motatako harriak egon daitezke, alde batetik kolesterolarenak eta bestetik pigmentarioak edo bilirrubinak tindatutakoak.
Sintomak ematen dituenean, mina bereziki, ebakuntza kirurgikoa planteatu beharko da.
Sialolitiasia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ttu guruinetan ikusten dena da, batik bat guruin submaxilarrean agertzen dena eta Whartonen hodian buxadura sor dezakeena.
Sarritan guruinen infekzio kronikoekin lotuta dator (Staphylococcus aureus eta Streptococcus viridans bakteriek eragindakoak), deshidratazioarekin edota kaltzioaren maila altuarekin, baina kasu akso idiopatikoak dira, eragile argirik gabekoak alegia.
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urolitiasien kasuetan harriak sarritan erradiografia arruntean ikus daitezke, tamaina txikikoak ez direnak bereziki. Bestela, ekografia modurik hoberena da konplikazioak deskartatzeko eta buxadura gernu bideetan ondo kokatzeko.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |