Harold E. Varmus
Itxura
Harold Eliot Varmus (Oceanside, New York, 1939ko abenduaren 18a) estatubatuar zientzialaria da. 1989ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen John Michael Bishopekin batera onkogene eretrobiralei buruzko ikerketagatik.
Familia judu batean jaio zen eta Harvardeko Unibertsitatean ingelesa ikasi ondoren medikuntza ikasi zuen Columbiako Unibertsitatean. Osasun Publikoan lan egin ondoren Kaliforniako Unibertsitatera iritsi eta John Michael Bishopekin ikertzen hasi zen eta biek onkogene erretrobiralen jatorri zelularra aurkitu zuten.
Osasun Institutu Nazionaletako zuzendaria izan zen 1993 eta 1999 artean, eta Minbiziaren Institutu Nazionala zuzendu zuen 2010etik 2015era.