Edukira joan

Colette Audry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Colette Audry
Bizitza
JaiotzaOrange1906ko uztailaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaIssy-les-Moulineaux eta Paris1990eko urriaren 20a (84 urte)
Familia
AitaCharles Audry
Ezkontidea(k)Robert Minder (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure de jeunes filles (en) Itzuli
(1925 -
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, gidoilaria, idazlea eta Frantziako Erresistentziako kidea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFrantziako Alderdi Sozialista
Alderdi Sozialista Batua
Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa
Workers and Peasants' Socialist Party (en) Itzuli
IMDB: nm0041640 Edit the value on Wikidata

Colette Audry, (Orange, 1906ko uztailaren 6a- Issy-les-Moulineaux, 1990eko urriaren 20a) emakume idazle, antzerkigile, irakasle, eleberrigile, gidoilari eta literatura kritikoa izan zen. Ekintzatzaile ezaguna izan zen, bereziki sozialista, sindikalista, feminista eta antifaxista.[1]

Audry Simone de Beauvoir eta Jean Paul Sartreren lagun gertua izan zen. Urtetan Les Temps modernes aldizkarian idatzi zuen eta Sartreren obra aztertu zuen; 1966an Sartreren obraren gaineko saikera idatzi zuen. 1956an Edgar Morin, Roland Barthes eta Jean Duvignaudekin batera Arguments (1956-1962) aldizkaria sortu zuen. 1962an Mouvement Démocratique Féminin (MDF) mugimendua sortzen lagundu zuen; MDF ideia sozialisten eta feministen benetako laborategia izan zen. 1962an Literaturaren Medicis saria irabazi zuen Derrière la baignoire eleberriarekin.[2]

  • On joue perdant, Éditions Gallimard, 1946 - narrazioak.
  • Aux yeux du souvenir, Gallimard, 1947 - oroimenak.
  • Léon Blum ou la politique du Juste, Éditions Julliard, 1955, - saiakera.
  • Soledad, Éditions Denoël, 1956 - antzerkia (1967an Fruits amers izenburuarekin zinemara eramana).
  • Derrière la baignoire, Gallimard, 1962 - eleberria, Médicis saria.
  • Sartre et la réalité humaine, Seghers, 1966.
  • L'Autre Planète, Gallimard, 1972 - eleberria.
  • Les Militants et leurs morales, Flammarion, 1976 - saiakera.
  • La Statue, Gallimard, 1983 - narrazioak.
  • L'Héritage, Gallimard, 1984 - eleberria.
  • Françoise l'ascendante, Gallimard, 1986 - eleberria.
  • Rien au-delà, Éditions Denoël, 1993 - gutunak.

Gidoilari gisa film hauetan lan egin zuen:

  • Liatard Séverine: Colette Audry, 1906-1990. Hitzaurrea: Pascal Ory. Archives du féminisme bilduma. Presses Universitaires de Rennes ISBN: 9782753512351.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy