Bihotzeko prentsa
Bihotzeko prentsa[1] (ingelesez: Gossip magazine frantsesez: Presse people), baita ere Esamesen prentsa, Prentsa arrosa,[2] garai batean Gizarteko berriak, pertsona ospetsuen eta artisten bizitzari buruzko informazioak jasotzen dituzten hedabideak dira.[3]
Ezaugarri batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarritan ideologia badute ere, helburua pertsona horien informazio pertsonala eta txutxu-mutxuak zabaltzea da. Hedabideen arabera gaiak morbosoagoak izan daitezke. Ohikoa da ere horrelako aldizkariak artisten eta pertsonen promoziorako erabiltzea. Neurri handi batean irakurleak emakumeak izaten dira eta haien diseinuan argazkiek garrantzi handia dute. Euskal Herrian ez dira horrelakorik argitaratzen eta Espainiakoak zein Frantziakoak zabaltzen dira.
Protagonistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hedabide hauen intereseko pertsonak, "bihotzeko pertsonak" alegia, italieraz "Figuretti" gisa ezagunak,[4] mota askotakoak dira:
- Monarkiaren lotutako pertsonaiak
- Noblezia
- Aktoreak
- Abeslariak
- Kirolariak
- Telebistako aurkezleak
- Modeloak
- Telebistan agertzen diren petsonak (lehiaketetan, txutxumutxuen saioetan...)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean ohiko prentsan "Gizarteko berrien" atala jasotzen zen. Sail horretan gizarteko albisteak jasotzen ziren: ezkontzak, ospetsuen joan-etorriak, dibortzioak, ohar nekrologikoak, festak eta, orokorrean, ospetsuen bizitzekin lotura zituzten gora-behera guztiak. 1672an Mercure Galant frantziar aldizkariak horrelako berrien interesa azpimarratzen zuen.[5] Dena dela, lehenengo gizarte kronikak XIX. mendeko egunkari orokorretan agertu ziren; horren adibideak L'Illustration eta Excelsior Frantzian[6] edo Blanco y Negro Espainian. Berri horien helburua informatiboa zen. Horrelako gaiak jasotzeko lehen hedabidea New Yorkeko Broadway Brevities and Society Gossip izan zen, 1916an plazaratuta. Aldizkariak goi mailako pertsonalitateen eta aktoren bizitza eta gertaerak azaltzen zituen baina, denboraz, morboa nagusitu zen eta eskandaluen bila aritu zen. 1920. hamarkadan National Enquirer agertu zen, generoko beste aldizkari garrantzitsua.
XX. mendearen amaieratik generoak telebistan bere tokia aurkitu du eta zenbait kateetan oso ohikoak dira horrelako gaiak jorratzen dituzten saioak. Horietako batzuei talk-show esaten zaie. Horien adibideak dira Espainiako Sálvame edo The Tonight Show Estatu Batuetan.
Horrelako prentsarekin oso lotuta paparazzien kazetariak sortu dira. Normalean freelance moduan lan egiten dute prentsa horiarentzat. Hauen metodoak oso eztabaidatuak izan dira zeren eta askotan haien erreportaiak eta argazkiak lortzeko legalitatearen mugak gainditzen baitituzte, arazo etikorik gabe. Bereziki larria Diana Galeskoaren kasua izan zen, istripuz hilda paparazzi batzuen ihes egiten zuenean, 1997an.
Aldizkari ezagun batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ameriketako Estatu Batuak: Us Weekly
- Erresuma Batua: Hello!, OK!
- Italia: Chi
- Argentina: Gente
- Frantzia: Actustar, Paris Match eta Voici
- Alemania: Bunte
- Hong Kong: East Touch
- Espainia: ¡Hola!, Lecturas, Diez Minutos
- Portugal: Cuore
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [1993]
- ↑ https://www.wikiwand.com/eu/Aldizkari
- ↑ https://laverdadnovende.wordpress.com/2015/01/03/prensa-del-corazon-los-secretos-de-su-exito/
- ↑ https://www.abc.com.py/edicion-impresa/politica/giuzzio-es-un-figuretti-con-tal-de-salir-en-la-prensa-1012839.html
- ↑ Le Mercure galant, I. liburuki, 1672, 7-8 or.
- ↑ Erwan Serveau, "Les ancêtres de la presse people", Antiquités Brocante, 110zk., uztaila-abuztua 2007, 174-181 or.