Edukira joan

Bhimbetkako harkaitz aterpeak

Koordenatuak: 22°56′19″N 77°36′52″E / 22.93863333°N 77.61438056°E / 22.93863333; 77.61438056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bhimbetkako harkaitz aterpeak
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaMadhya Pradesh
Madhya Pradesheko banaketaBhopal division
Indiako barrutiRaisen barrutia
Koordenatuak22°56′19″N 77°36′52″E / 22.93863333°N 77.61438056°E / 22.93863333; 77.61438056
Map
Arkitektura
Azalera1.893 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii) eta (v)
Erreferentzia925
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea2003 (XXVII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Bhimbetkako harkaitz aterpeak Indian ezagutzen diren lehenengo giza aztarnak dira. Harri Aroko margolanak dira eta 9.000 urte inguru dituzte, munduko zaharrenetarikoak izanik. Madhya Pradesh estatuan daude; aztarnategiak 1.893 hektarea ditu, 10.280 ha-ko babestutako lurraldean. Unescok Gizateriaren Ondarea gisa sailkatuta dauzka. Leizeak Bhopaletik 45 km.tara daude,eta ekologiaren ikuspuntutik oso inguru aberats batean daude.[1]

Bhimbetkaren labar-pinturek Indiako giza bizitzaren aztarnarik zaharrenak erakusten dituzte, Harri Aroko harkaitzeko pinturok 9000 urte dituzte gutxi gorabehera, eta munduko zaharrenetakoak dira. Margo hauek, estilo aldetik, munduko beste batzuekin lotuak izan dira: Australiako Kakadu Parke Nazionalekoekin, Frantziako Lascaux leizekoekin, Kalahari basamortuan aurkitutakoekin...

Aurkitzailearen beraren arabera, Vishnu Shridhar Wakankar,[2] Bhimbetka izena bhīm bait ka (‘Bhima harkaitz hauetan eseri zena’) dialekto-esalditik etorriko litzateke. Bhima sanskritozko Mahābhārata testu epikon agertzen den pertsonaia da.

Bhimbetka 1888an aipatu zen lehen aldiz, leku budista gisa. Pinturak 1957an aurkitu zituen Vishnu Shridhar Wakankar (1919-88) arkeologo indiarrak. Azterketa arkeologikoek Harri Aroko kulturen sekuentzia jarraitua erakusten dute, Acheul alditik Mesolitoraino. Harpeek haitzuloetan bizi ziren pertsonen bizitza erakusten duten hainbat pintura interesgarri dituzte, jaiotza, dantza eta edarien eszenak, erritu erlijiosoak eta lurperatzeak barne. Margolanek bisonteak, elefanteak, indioilarrak, errinozeroak. basurdeak eta tigreak bezalako animaliak ere erakusten dituzte.[3] Yiotsna Kamat arkeologoaren ustez, leizeen biztanleek batez ere frutak, tipulak animalia txikiak (hegaztiak, arrainak), basurdea eta eztia jaten zuten; ardoaren edo alkoolaren aztarnarik ez da aurkitu.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy