Edukira joan

Alice Kyteler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice Kyteler
Bizitza
JaiotzaKilkenny, 1263
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaIngalaterra, ezezaguna (760/761 urte)
Jarduerak

Alice Kyteler (Kilkenny konderria, 1280ko urriaren 311325 baino beranduago) Irlandako noble hiberno-normandiarra izan zen, Irlandan sorginkeriaz kondenatua izan zen lehenengoa[1].

Kevin T. Fenelly-ren eskultura (Alice Kytler and her maid Petronella) kilkenny-n, Irlanda.

Alice Kyteler Kilkenny konderriko Kyteler Etxeko alaba bakarra izan zen. William Outlaw merkatari eta prestamistarekin ezkondu zen eta 1302an hil zenean Adam le Blund prestamistarekin ezkondu zen. Une hartan biek sorginkeriaz lehenengo senarra hil zutela esan zen baina salaketak ez zuen aurrera ein. 1309an Richard de Valle terratenientearekin ezkondu zen aurrekoa hiltzean eta 1316an berriz alargundu ondoren laugarrenez ezkondu zen Sir John Le Poer-ekin. 1324an laugarren senarra gaixotu egin zen eta Alicek pozoindu zuela zabaldu zuen honek[2]Sir John Le Poer hil zenean aurreko ezkontza batetik zituen semeek sorginkeriaz salatu zuten eta aurreko senarren heriotzak jarri zituzten froga gisa. Jesukristo eta elizaren fedeari uko egin ziola esan zuten, baita deabruari animaliak sakrifikatu zizkiola ere.

1324an bertan Ossoryko apezpikua zen Richard de Ledrede-ren aurrean aurkeztu zen auzia eta honek Alice Kytelerren atxiloketa agindu zuen.[3]Alicek ordea, bere influentziak erabiliz Ledrede bera gartzelaratzea lortu zuen. Hilabete batzutan zehar bertan behera gelditu zen prozesua, baina azkenean bere neskameetako batek (Meatheko Petronila) torturapean Kytelerren sorginkeria aitortu zuen. Alice Kytelerrek Irlandatik alde egin zuen orduan, ziurrenik Ingalaterrara, baina beraren inguruko aipamen berririk ez da ezagutzen. Meatheko Petronila flagelatua izan zen eta 1324ko azaroaren 3an sutan exekutatua.

Irlandako literaturan agertzen den pertsonaia da Lady Alice Kyteler.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kyteler, Alice; Ledrede, Richard de; Wright, Thomas. (1843). A contemporary narrative of the proceedings against Dame Alice Kyteler : prosecuted for sorcery in 1324, by Richard de Ledrede, bishop of Ossory. London, Printed by J. B. Nichols and son (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  2. (Ingelesez) Curran, Robert. (2012-10-04). A Bewitched Land: Witches and Warlocks of Ireland. The O'Brien Press ISBN 9781847175052. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  3. (Ingelesez) Reichl, Karl. (2012-01-01). Medieval Oral Literature. Walter de Gruyter ISBN 9783110241129. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  4. (Ingelesez) «Nineteen Hundred And Nineteen Poem by William Butler Yeats - Poem Hunter» PoemHunter.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  5. «THE BURNING TIME BY ROBIN MORGAN» www.feminist.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy