Haarlem
Haarlem Haarlem | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Herbehereetako Erresuma | ||
Herrialdea | Herbehereak | ||
Probintzia | Ipar Holanda | ||
Alkatea | Jos Wienen | ||
Izen ofiziala | Haarlem | ||
Jatorrizko izena | Haarlem | ||
Posta kodea | 2000–2037 eta 2063 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°22′49″N 4°38′26″E / 52.3803°N 4.6406°E | ||
Azalera | 32,09 km² | ||
Altuera | 2 m | ||
Mugakideak | Heemstede, Bloemendaal, Velsen, Haarlemmermeer eta Haarlemmerliede en Spaarnwoude | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 162.543 (2021eko urtarrilaren 1a) −359 (2020) | ||
Dentsitatea | 5.065 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 75.959 | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1185 (egutegi gregorianoa) | ||
Telefono aurrizkia | 023 | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Angers, Osnabrück, Mutare eta Emirdağ (en) | ||
haarlem.nl |
Haarlem (ⓘ) Herbehereetako hiria da, Ipar Holandako hiriburua. Spaarne ibaiaren ertzean dago, Amsterdamdik 20 km mendebaldera, kostaldeko dunetatik gertu. Erraboilen eta bereziki tulipanen esportaziogune garrantzitsuena da, eta loreen hazkuntza zentroa. Haarlemgo udalerriak Spaarndam herria ere hartzen du bere barruan.
New Yorkeko (Ameriketako Estatu Batuak) auzoa den Harlemek hiri honetatik hartu zuen izena.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Topografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko 2011ko mapa:
Barrutiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleria datuak 2009koak dira:
Barrutia | Kokapena | Biztanleria | |
Oude Stad | 12.510 | ||
Spoorbaan Leiden | 14.980 | ||
Haarlem-Oost | 20.691 | ||
Haarlemmerhoutkwartier | 11.713 | ||
Westoever Noord Buitenspaarne | 16.277 | ||
Ter Kleef en Te Zaanen | 20.465 | ||
Oud Schoten en Spaarndam | 14.859 | ||
Duinwijk | 5.332 | ||
Schalkwijk | 31.374 | ||
Guztira | 148.201 |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IX. mendean eraiki zuten, eta XII. mendean gotortu. Holandako kondeen egoitza izan zen. XV. mendean oihalgintzak indar handia eman zion bertako merkataritzari. Albako dukeak setiatu zuen 1572ko abenduaren 12tik 1573ko uztailaren 13 arte. XVII. mendean izan zuen Haarlemek bere loraldirik bikainena.
Klima 1
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Haarlem) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5 | 4 | 7 | 10 | 14 | 16 | 18 | 18 | 17 | 13 | 9 | 6 | 12 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3 | 2 | 5 | 7 | 12 | 14 | 16 | 17 | 15 | 12 | 7 | 5 | 10 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1 | 1 | 3 | 5 | 9 | 12 | 15 | 15 | 13 | 10 | 6 | 3 | 8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 20 | 15 | 19 | 16 | 16 | 17 | 17 | 18 | 17 | 19 | 20 | 20 | 214 |
Hezetasuna (%) | 87 | 82 | 82 | 77 | 77 | 80 | 81 | 78 | 78 | 80 | 84 | 89 | 81 |
Iturria: Weatherbase[1] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ijmuidendik eta Amsterdamdik gertu izateak bertako industriaren garapena bideratu du: metalurgia, kimika eta elikadura industriak, eraikuntza mekanikoak, ontzigintza, etab. Hiria famatu duena, ordea, tulipanen hazkuntza eta salmenta izan da; XVI. mendean hasi zen, eta gaur egun mundu osora esportatzen du lore hori.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haarlemgo erdigunea Plaza Nagusia da (Grote Markt). Bertan, San Bavon katedrala (gotikoa, XV eta XVI. mendeak), Hiltegi Zaharra (Vleeshal) eta Udaletxea (Vleeshal, XVI. mendea) dira monumenturik aipagarrienak, XVII. mendeko itxura gordetzen baitute, oro har.
Argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hiriaren airetiko ikuspegia.
-
Spaarne.
-
Saint Bravo katedrala.
-
Udaletxea.
-
De Adriaan haize errota.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Haarlem, Netherlands Travel Weather Averages. Weatherbase (Noiz kontsultatua: 2013-06-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Nederlanderaz) Udalaren webgunea.
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |