Content-Length: 105251 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Galizia-Leongo_mendigunea

Galizia-Leongo mendigunea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Galizia-Leongo mendigunea

Koordenatuak: 43°N 8°W / 43°N 8°W / 43; -8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Galizia-Leongo mendigunea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPena Trevinca
Garaiera2.127 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak43°N 8°W / 43°N 8°W / 43; -8
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
Geologia
Material nagusiaEskisto
Gneiss
Granito
GaraiaZenozoiko

Galizia-Leongo mendigunea[1] (galizieraz: Macizo Galaicco; gaztelaniaz: macizo Galaicco-Leonés edo macizo Galaicco-Duriense; portugesez: maciço Galaicco-Duriense) Ourense eta Leongo eta Zamorako probintzien artean dagoen mendi multzoa da.

Pena Trevinca (2.127 m), Pena Negra (2.121 m) eta Pena Surbia (2.116 m) dira mendirik altuenak. Aipatzekoak dira O Mustallar (1.935 m), Penarrubia (1.822 m), Picco dos Tres Bispos (1.794 m) Cabeza de Manzaneda (1.781 m), Montouto (1.541 m),​ Formigueiros (1.643 m) eta Pía Paxaro (1.610 m), halaber.

Macizo Central ourensán mendiguneak, bestela, serra de Queixa, serra de San Mamede, serra do Fial das Corzas eta Montes do Invernadeiro barne hartzen ditu. O Bolo, Chandrexa de Queixa, Laza, Manzaneda, A Pobra de Trives, Viana do Bolo, Vilariño de Conso, Quiroga, Larouco, Vilar de Barrio, Baños de Molgas, Maceda, Castro Caldelas eta Montederramo udalerrietan zabaltzen da. Cabeza de Manzaneda da tontorrik altuena.

Serra do Eixe, Ourense eta Zamora artean, Pena Trevincako mendigunea barne hartzen du, baita Pena Negra eta Pena Surbia ere. Xares eta Sil ibaien arroak banatzen ditu. A Veiga eta Carballeda de Valdeorras udalerrietan zabaltzen da.

Iparralderago, Ourense eta Leon artean, Serra dos Ancares dugu, Picco Cuíña, Miravalles, O Mustallar, Picco de Lagos, Pena Longa, Penarrubia eta Picco dos Tres Bispos tontorrak bertan daude. Honen hegoaldean Serra do Courel dago, Montouto,​ Formigueiros eta Pía Paxaro mendiekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Galizia-Leongo_mendigunea

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy