Content-Length: 268763 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/2028ko_Udako_Olinpiar_Jokoak

2028ko Udako Olinpiar Jokoak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

2028ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea


2028ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
Map
LeloaFollow the Sun, Lean an Ghrian eta Follow the Sun
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte2028ko uztailaren 14a - 2028ko uztailaren 30a
Data2028
Edizio zenbakia34
2024
2032
KokalekuLos Angeles
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Osatuta

Webgunela28.org
Facebook: la2028 Twitter: LA28 Instagram: la28games LinkedIn: la-2028 Youtube: UC-0HoUCfNT_13tkuxvtdnyA Edit the value on Wikidata

2028ko Udako Olinpiar Jokoak[1], ofizialki XXXIV Olinpiadako Jokoak bezala ezagutuak, 2028an Los Angeles hirian ospatuko diren Olinpiar Jokoak izango dira, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (ingelesez IOC) usadioa jarraituz antolatuko dituen nazioarteko kirol ospakizuna. Era berean Joko Paralinpikoak ere hiri eta batzorde berdinek antolatuko dituzte. Hirugarren aldia izango da jokoak Los Angelesen ospatzen direla, 1932an eta 1984an ere han izan baitziren.

Jokoak 2028ko uztailaren 21etik abuztuaren 6ra izango dira.

Los Angeles, Parisekin batera 2024ko jokoak antolatzeko hautagai bakarrak ziren. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak ezohikoz 2024ko eta 2028ko jokoen antolatzaileak aldi berean hautatzeko proposamena egin zuen 2017an. Proposamen hau onartutakoan, Paris 2024ko jokoetarako hobesten zutela ulertuta, Los Angelesek 2028ko jokoak antolatzeko akordioa egin zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin, Paris 2024ko jokoetarako hautagai bakar bezala utziz.

Beisbol/sofbola, kriketa eta lacrosse-a olinpiar kirol bezala berreskuratuko dira, eta flag football-ak eta squashak lehen agerraldia egingo dute. Bestalde, breakdancea ez da programan egongo, eta boxeoa programatik atera dute oraingoz (2023ko urria), azken erabakiaren zain.

Arraunketan itsas arraunketa ekitaldiak sartuko dira, skull arin bikoitza ekitaldiak ordezkatuz. Pentatloi modernoan zaldi gaineko salto ariketa oztopo-lasterketa batek ordezkatuko du.

Aurreikusitako egoitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko Udako Olinpiar Jokoetan bezala, olinpiar ekitaldi gehienak Los Angeles Handian egingo dira. Egoitza gehienak lau gunetan banatuko dira: Downtown Los Angeles, San Fernando harana, Carson eta Long Beach. Los Angelesen egoitza egonkor berririk ez eraikitzeko, slalom kanoa eta sofbola Oklahoma Cityn egingo dira.

Zerrendatutako egoitzak 2024ko ekaina eta uztailan baieztatutakoak dira. Data horretan, beisbol, kriket, flag football, lacrosse, squash eta pentatloi moderno egoitzak erabaki gabe daude.

Downtowneko kirol parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Los Angeles Memorial Coliseum, atletismo-pista berreskuratu aurretik
Los Angeleseko Konbentziogunea
Grand Park

Downtown Los Angeleseko egoitzak:

Lekua Ekitaldiak Edukiera Egoera
Exposition Park / USC Galen Center
(USC Sports Center)[2]
Badmintona 10.301 Lehendik daudenak
LA84 Foundation/John C. Argue Swim Stadium
(1932ko igerilekua Exposition Parken)[3]
Jauziak 5.000
Los Angeles Memorial Coliseum[4] Atletismoa 60.000
Irekiera eta amaiera ekitaldiak (proposatua)
USC Village Media Village, Prentsa Zentro Nagusia
L.A. Live Crypto.com Arena
(Downtown Arena)[5]
Gimnasia (artistikoa, erritmikoa and tranpolina) 18.000
Los Angeleseko Konbentziogunea[6] Eskrima 7.000
Taekwondoa
Mahai-tenisa 5.000
Judoa Jakiteke
Borroka
Peacock Theater
(L.A. Live Theater)[7]
Halterofilia 7.100
Figueroa Street "Olympic Way" (salmenta-postuak eta aisialdia) Aldi baterakoa
Grand Park Aletismoa (maratoi hasiera) 5.000
Atletismoa (martxa)
Txirrindularitza (errepidea)

San Fernando Haraneko kirol parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Fernando haraneko egoitzak:

Lekua Ekitaldiak Edukiera Egoera
Sepulveda arroko aisialdi gunea[8] Arkua 24.000 (4 x 6.000) Aldi baterakoa
Txirrindularitza (BMX lasterketa, BMX freestyle)
Skateboardinga

South Bay kirol parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dignity Health Sports Parkeko estadio nagusia

Carsoneko California State University, Dominguez Hills campuseko egoitzak:

Egoitza Ekitaldiak Edukiera Egoitza
Dignity Health Sports Park
(South Bay Sports Park)
Estadio nagusia
(South Bay Stadium)[9]
Zazpiko errugbia 30.000 Lehendik daudenak
Pentatloi modernoa
Tenis estadioa
(South Bay Tennis Center)[10]
Tenisa 10.000 (Pista zentrala)
VELO Sports Center
(South Bay Velodrome)[11]
Txirrindlaritza (pista) 2.450
Atletismo instalazioak
(South Bay Fields)[12]
Belar-hockeya 15.000 (zelai nagusia)
5.000 (bigarren zelaia)
Aldi baterakoa

Long Beacheko kirol parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Long Beach Marine Stadium

Long Beacheko egoitzak:

Lekua Ekitaldiak Edukiera Egoera
Long Beacheko itsasertza[13] Triatloia 6.000 Aldi baterakoa
Igeriketa (maratoia)
Long Beach Convention Center Lot[14] Waterpoloa Jakiteke
Igeriketa artistikoa
Long Beach Arena[15] Eskubaloia 14.500 Lehendik daudenak
Belmont Veterans Memorial Pier[16] Bela 6.000
Long Beach Marine Stadium[17] Arrauna 14.000
Kanoa (esprinta)
Riviera Country Club
SoFi Stadium
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen campuseko ikasleen egoitzak kirolari olinpikoak hartuko ditu.

Los Angeles konderriko Westside eskualdeko egoitzak:

Lekua Ekitaldiak Edukiera Egoera
Santa Monicako estatu-hondartza[18] Boleibola (hondartza) (proposatua) 12.000 Aldi baterakoa
Riviera Country Club[19] Golfa 30.000 Lehendik daudenak
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen[18] Hirigune olinpikoa N/A
Pauley Pavilion[18] Boleibola (aretoa) (proposatua) 13.800
SoFi Stadium
(Inglewood Stadium)[20][21]
Irekiera eta amaiera ekitaldiak (proposatua) 70.240–100.240
Igeriketa 38.000
Intuit Dome
(Inglewood Arena)[22]
Saskibaloia 18.000

Kalifornia hegoaldeko egoitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Angeles Handiko hegoaldeko egoitzak:

Lekua Kokapena Ekitaldiak Edukiera Egoera
Galway Downs
(Temecula Equestrian Center)[23]
Temecula Valley Hipika Erakabitzeke Lehendik daudenak
Frank G. Bonelli Eskualde-Parkea[24] San Dimas Txirrindularitza (mendiko txirrindularitza) (proposatua) 3.000 Aldi baterakoa
Santa Monica Mendizerrako Nazio-Aisialdi Gunea[18] Santa Monica Mendizerra Txirrindularitza (mendiko txirrindularitza) (proposatua) 2.000
Honda Center[24] Anaheim Boleibola (aretoa) (proposatua) 18.000 Lehendik daudenak
Brokaw News Center/Universal Studios Lot[25] Universal City Irrati-difusioko Nazioarteko Zentroa/Prentsa Zentro Nagusia N/A

Egoitza periferikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oklahoma City, Oklahomako egoitzak

Lekua Kokapena Ekitaldiak Edukiera Egoera
Devon Park
(Softball Park)[26]
Oklahoma City Sofbola 13.000 Lehendik daudenak
Riversport OKC
(Whitewater Center)[27]
Kanoa (slaloma) 8.000 Aldi baterakoak

Futbol egoitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rose Bowl

Kaliforniako zazpi egoitza dira aukeragarri, eta hauetatik sei aukeratuko dira.

Los Angeles Handiko egoitza potentzialak
  • Rose Bowl, Pasadena (Edukiera: 95.542)
  • BMO Stadium, Exposition Park (Exposition Park Stadium) (Edukiera: 22.000)
San Frantziskoko badiako egoitza potentzialak
  • Levi's Stadium, Santa Clara (Santa Clara Stadium) (68.500) – 8 atariko, final-laurdenak, emakumezkoen semifinala, gizonezkoen brontzezko domina
  • Stanford Stadium, Stanford (50.000) – 8 atariko, final-laurdenak, gizonezkoen semifinala, emakumezkoen brontzezko domina
  • California Memorial Stadium, Berkeley (63.000) – 8 atariko (zelaiak FIFAen estandarrak betetzen baditu)
  • PayPal Park, San Jose (San Jose Stadium) (20.000) – 8 atariko (edukiera handitze potentziala, aldi baterakoa edo egonkorra)
San Diego konderriko egoitza potentzialak
  • Snapdragon Stadium, San Diego (San Diego Stadium) (35.000) – 10 atariko, final-laurdenak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/2028ko_Udako_Olinpiar_Jokoak

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy