Content-Length: 101912 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Ruth_Brito

Ruth Brito - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ruth Brito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruth Brito

Bizitza
JaiotzaLanzarote1980ko apirilaren 4a (44 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktriatleta

Facebook: ruthbritocurbelo Edit the value on Wikidata

Ruth Brito Curbelo (Lanzarote, Kanariak, 1980ko apirilaren 4a), distantzia luze eta ertaineko triatloian lehiatzen den kirolari kanariarra. Gasteizen bizi da. Distantzia Ertaineko Espainiako txapelduna (2017) eta Distantzia Luzeko Triatloiko munduko txapelduna (2012) izan da. Ez da kirolari profesionala, eliteko kirolaria, ama eta langilea da.[1][2]

Ruth Brito Curbelo Kanarietako Lanzarote irlan jaio zen 1980ko apirilaren 4an.[1] Hainbat ezizen ditu: Cancellara, Paperas, baina batez ere Ruti. Gorputz Hezkuntza ikasi zuen Kanaria Handiko Las Palmasen.[3] Lanzarote eta Gasteizen artean bizi da. 2007an iritsi zen Gazteizera.[4] Eneko Llanos triatloia du bikotekide.[5]Jon semea 2014. urtean jaio zen[6] eta zortzi urte geroago Mara alaba.[7]

2021 Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako suziria botatzeaz arduratu ziren Ruth Brito triatleta eta Elena Loyo atleta, beste hiru emakume kirolarirekin batera: Arantza Navarro medikuntza arloko ikerlaria, Maria Jose Saez de Cortazar Xixiluko hostalaria eta Jaione Prado merkataria, Exclusivos Moda-ren sortzailea.[8] Gasteizko andre guztiak ordezkatu nahi izan zituzten:

«Hiriari ekarpena egiten saiatzen garen andreak gara. Keinu hauek oraindik beharrezkoak dira.»[9]

Triatlioa guztientzat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heziketa fisikoa ikasi zuen, triatloian espezializatua. Erizaintza ikasi nahi izan zuen, baina ezin izan zuen. Bere desioa Triatloia zabaldu eta jende gehiagorengana iristea zen eta lortu du, hainbat gazte talde eta emakume nagusi entrenatzen baititu.[7]

Ruth Britoren iritziz Triatloiari ekiteko beharrezkoena:

Garrantzitsuena indar mentala da. Egunez egun jasan dezakezu, baina lehiaketa batean, eta are gehiago distantzia luzea bada, mila gauza gerta daitezke: uretatik gaizki atera, bizikletan ziztatu, nutrizio-gelak gaizki sentitu... Norekin borrokatu jakin behar da norgehiagoan, helmuga hori gurutzatzeko. Une horretan, gertatu zaizun guztia segundo batean ahazten da. Nire ustez, distantzia luzeko triatloia sari pertsonala da, zeure buruarekin baino ez zara lehiatzen, horixe da atseginena.[3]

Emakumeak eta Triatloia taldearen buru

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ume taldeez gain 2017 urte inguruan Emakumeak eta Triatloia taldearen buru da Ruth Brito. Talde hori triatloira hurbildutako 50 emakumek osatzen dute hiru azpitaldetan banatuta, itxaron zerrenda ere badute.[7] 2022an taldekide ziren, besteak beste, Amaia Sagasta alzheimer-printzipioa duen 45 urtekoa, eta Amaia Ortíz de Zárate, 60 urtekoa. Hainbat probatan parte hartzen dute, adibidez, Gasteizko Half-ean parte hartu zuten ekainaren 5ean: 1,9 kilometro igerian, 90 km bizikletaz eta 21 km oinez.[7]

Triatloia egiten hasi zen 17 urterekin Lanzaroten, eta jarraipen handia egiten zaio kirol horri, Lanzaroteko ironmana, munduko gogorrenetakoa, urtero bertan ospatzen baita. Arrecifeko Errege Klub Nautikoan egin zituen lehen urratsak sustapeneko triatloian, non udan igeriketa-eskolak ematen eta antolatzen baitzituen. Pixkanaka, triatloi laburrarekin eta distantzia ertainarekin probatu zuen.[3]

Denboraldi batez lehiaketatik urrun egon ondoren, lan eta osasun-arazoen ondorioz, berriro ere prestatu zen, eta 2017an itzuli zen lehiaketara, Eneko Llanosekin irteten hasi zenean. Hark kirolera itzultzera bultzatu zuen. Zortzi bat urtez Eneko Llanos bikoteari probetan lagundu zion munduan zehar. Gero alderantziz izan zen, Enekok berari laguntzen hasi zen.[7] Harrezkero, bera da entrenatzailea.[10]

2017. urteko abuztuan, Kanadako Triathon Distantzia Luzeko Munduko Txapelketan munduko elitean debutatzeko behar ziren puntuak lortu zituen, eta 15. postuan iritsi zen.[11][12]

  • 2018: Distantzia Luzeko Gasteiz triatloian 3.a.[13][14]
  • 2017: Triathon Distantzia Luzeko Kanadako Munduko Txapelketan munduko elitean debutatzeko behar ziren puntuak lortu zituen 15. postuan iritsi ta.[11][12]
  • 2017: Distantzia Luzeko Gasteizko Triatloiko txapeldunordea.[15]
  • 2017: Distantzia Ertaineko Espainiako Triatloiko Txapelduna (Iruña).[4]
  • 2016: Distantzia Luzeko Gasteiz triatloian 4a.[16]
  • 2015: Distantzia Luzeko Gasteizko triatloian 3.a.[16]
  • 2015: Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketa 3.a.[17][18]
  • 2012: Finisher Lanzaroteko Ironmanean.[18]
  • 2012: Distantzia Luzeko Munduko Triatloiko Txapelduna (Gasteiz) (30-34 urte).[19]
  • 2012: Distantzia laburreko absolutuko txapelduna Abu Dhabin.[20]
  • 2012: Finisher Lanzaroteko Ironmanean.[18]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Caer y volver a levantarse. Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com.
  2. (Gaztelaniaz) «'La historia de Ruth Brito'» Triatlón (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  3. a b c «Fundación Estadio - Ruth Brito» www.fundacionestadio.com.
  4. a b «Ruth Brito, campeona de España de Triatlón en media distancia. Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com.
  5. «Ruth Brito, campeona de España de triatlón en media distancia - DXTFem Alava» www.dxtfem.com.
  6. Ruth Brito y Eneko Llanos papas | triatlonchannel.com. .
  7. a b c d e (Gaztelaniaz) «Ruth Brito, orfebre de sueños» EITB 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  8. (Gaztelaniaz) «Cinco mujeres de éxito lanzarán el Chupinazo de La Blanca» El Correo 2022-07-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  9. Puelles, Maixa Utrera. ««Keinu hauek oraindik beharrezkoak dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  10. Entrevista a Ruth Brito Curbelo. .
  11. a b Fernández, Kevin. (25 de agosto de 2017). Ruth Brito disputa el domingo el Mundial de Triatlón en Canadá. .
  12. a b (Gaztelaniaz) «'La historia de Ruth Brito'» Triatlón (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  13. Ni un paso atrás — Diario de Triatlon : Noticias Triathlon y videos de la revista Triatlón. .
  14. Alejandro Santamaría y Sonja Skevin se imponen en el Triatlón de Vitoria. .
  15. «Iván Álvarez y Julia Mai se encumbran en el Triathlon de Vitoria-Gasteiz. Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com.
  16. a b «Una participación de lujo. Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com.
  17. campeonato de España de triatlón LD. 25 de octubre de 2015.
  18. a b c Noticias, Triatlon. Triconsejos por Ruth Brito. .
  19. Ruth Brito, campeona del Mundo de Triatlon Larga Distancia. 30 de julio de 2012.
  20. «Abu Dhabi 2012: Ruth Brito, l’amie de Llanos s’impose sur le Courte Distance | Trimax Magazine» www.trimax-mag.com.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Ruth_Brito

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy