Dave Mirra
Dave Mirra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David Michael Mirra |
Jaiotza | Chittenango, 1974ko apirilaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Greenville, 2016ko otsailaren 4a (41 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: tiroa buruana |
Hezkuntza | |
Heziketa | California State Polytechnic University, Pomona (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia, rally driver (en) , animatzailea eta enpresaburua |
Altuera | 175 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
davemirra.com | |
|
David Michael "Dave" Mirra (Chittenango, New York, 1974ko apirilaren 4 – Greenville, Ipar Carolina, 2016ko otsailaren 4) estatubatuar muturreko kirolaria zen, BMX eta rallycross kiroletan aritzen zena. Garai batez X Gameseko domina gehien zituen kirolaria izan zen, 2013an Bob Burnquistek bere marka gainditu zuen arte.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dave Chittenangon jaio zen, 1974ko apirilaren 4an. Pomonako Kaliforniako Estatu Unibertsitate Politeknikoan graduatu zen.
1987an, 13 urte zituela, Dave Haro Bikes BMX taldean sartu zen. 1992an profesionaletara pasa zen. 1995tik 2009ra, 2006an izan ezik, urtero domina bat irabazi zuen X Games txapelketetan. Guztira 24 domina irabazi zituen, 2013 urtera arte inork gainditu ezin izan zuen marka izanik. 2011an BMXa utzi zuen.
2008tik 2013ra, Dave rally auto lasterketetan lehiatu zen Subaru Rally Team USA taldeko kide bezala. 2013an Global RallyCrosseko Txapelketako zazpigarren lasterketan laugarren bukatu zuen.
2016ko otsailaren 4an hil zen, antza bere buruaz beste egin zuela.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dave Mirra |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala