Edukira joan

Zambujeiroko trikuharri handia

Koordenatuak: 38°32′21″N 8°00′52″W / 38.539253°N 8.014397°W / 38.539253; -8.014397
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zambujeiroko trikuharri handia
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaNossa Senhora da Tourega (en) Itzuli
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaEvora
Portugalgo udalerriaÉvora
FreguesiaNossa Senhora da Tourega e Nossa Senhora de Guadalupe
Koordenatuak38°32′21″N 8°00′52″W / 38.539253°N 8.014397°W / 38.539253; -8.014397
Map
antagrandezambujeiro.blogspot.com

Zambujeiroko trikuharri handia (portugesez: Anta Grande do Zambujeiro) Évora hiritik gertu dagoen trikuharri ezaguna da. Iberiar penintsulako trikuharri handienetakoa da.

Evoratik 11 kilometro mendebaldera dago, Bom Jesus do Valverde konbentutik gertu, Nossa Senhora da Tourega parrokian.

Ikerketek K.a. 4000 eta 3000 urteen artean kokatu dute trikuharriaren eraikuntza. Henrique Leonor Pina arkeologoak ekin zion 1965ean indusketak egiteari eta hainbat tresna aurkitu dira, kupre eta zeramikazko objetuak, brotxeak, katiluak... 1971an Portugalgo monumentu nazional izendatu zuen Portugalgo gobernuak. 1983an itxitura metaliko bat egin zitzaion egitura babesteko.

Ganbara bakarra eta sarrera korridorea ditu granitozko harlauzaz estalita. Aurpegi nagusia ekialdera begira dago. Ganbara poligonalak 8 metrotako garaiera duten zazpi harrik mugatzen dute eta 12 metro luze den korridorea bi metrotako garaiera duten harriek bideratzen dute.

Zazpi metrotako harriak osatzen zuen sabaia baina trikuharriaren ondan hautsita dago. Trikuharriaren aurrean menhir handi batek seinalatzen zuen sarrera baina gaur egun lurrean etzanda dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy