Onagro
Onagro | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzorian (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Perissodactyla |
Familia | Equidae |
Leinua | Equini |
Generoa | Equus |
Espeziea | Equus hemionus Pallas 1775[2]
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 1 urte |
Eguneko zikloa | cathemeral (en) |
Onagroa (Equus hemionus), basastoa ere deitua, Equidae familiako animalia da, etxeko astoaren modukoa da baina burua eta gorputza orokorrean handiagoak dituena. Asiako estepa eta mendietan bizi da eta hainbat azpiespezie daude.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onagroa basastoaren espezie bat da, Ekialde Hurbilean hedatua. Hala ere onagroen azpiespezie guztiak Afrikako basa astoetatik nahiko ezberdinak dira. Banako bakoitzak altuera eta larruazala ezberdina izan dezake. Larruazal kolorea txuri-urdinxkatik ia beltzera doa, baina arruntena kolore horixka da. Zurda eta buztana ilunak izan ohi ditu. Gurutzera duten altuera 1,3 m-koa izan ohi da. Abiadura handian troskan joan daiteke. Lasterketa motzetan 70 km/h-ko abiadura harrapa dezake; bestalde, 20 km/h-ko abiadura manten dezake 120 minutuz.
Estepatan bizi ohi denez, dezente denbora pasa dezake urik edan gabe.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onagro hitza grekotik dator (ὄναγρος) eta asto basatia esan nahi du, ὄνος ('onos, astoa), eta ἄγριος ('agrios, basatia) hitzen elkarketatik sortua baita.
Espeziearen latinezko izena ere, hemionus, grekotik hartua da (ἡμίονος) eta sasi-astoa edo erdi-astoa esan nahi du, ἡμι- (hēmi-, erdia) eta ὄνος (ónos, astoa) hitzak elkartuz.
Azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun hainbat ikerlarientzat onagro espezie guztiak, irauten dutenak zein desagertuak, onagro espezie bakar baten tokiz tokiko azpiespezieak besterik ez dira[3]. Gauzak horrela, esate baterako Equus hydruntinus oso gertu litzateke egun oraindik irauten duten onagroengandik.
Badaude onagroaren hainbat azpiespezie ofizialki onartuak:
- Mongoliako onagroa edo khulan, Equus hemionus hemionus. Antza hainbat adituek aipatzen duten Equus hemionus luteus edo Gobiko onagroa azpiespezie bera da[3].
- Turkmenistango onagroa edo kulan, Equus hemionus kulan.
- Persiako onagroa edo gur, Equus hemionus onager.
- Indiako onagroa edo khur, Equus hemionus khur.
- Egun desagerturik dagoen Siriako onagroa edo hemippe, Equus hemionus hemippus †.
- Equus hydruntinus†, edo Europako basastoa. Hainbatek desagertutako abere hau Iberiar Penintsulako enzebro abere misteriotsuarekin lotzen dute.
Banaketa geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haien bizilekua mugatua izan da eta gaur egun, esate baterako, Persiako onagroaren azken abereak Irango eta Israelgo iparraldean dagoen meseta batean bizi ohi dira. Jakin denez 3 zonalde ezberdinetan 400 onagrok soilik diraute bizirik. Beste azpiespezieek kopuru handiagoa izan arren, orohar azken hamarkadetan atzerakada handia jasan du haien populazioak ere.
Biziraupena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onagroen mehatxurik handienak ehiza eta belardietan elikatzeko ganaduarekiko lehia dira. Onagroen ehiza autoetatik egiten da, janari eta medikuntzarako erabiltzen dituzte ehizakinak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- ↑ Pallas. (1775). 19 Nova Comm. Imp. Acad. Sci. Petrop., 394 or..
- ↑ a b http://www.iucnredlist.org/details/7951/0