World Trade Center
World Trade Center edo Dorre Bikiak (ingelesez: Twin Towers) Manhattango (New York) etxe orratz famatuak izan ziren. Minoru Yamasaki arkitektoak eta Leslie E. Robertson ingeniariak egin zuten eraikuntza proiektua 1961ean. Munduko eraikinik altuenak izan ziren 1972etik 1973era arte. Urte hartan Sears Dorreak altueran gainditu zien.
World Trade Center | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°42′41″N 74°00′45″W / 40.7114°N 74.0125°W |
Historia eta erabilera | |
Eraistea | 2001eko irailaren 11 - 2002ko maiatzaren 31 |
Eraikuntza | 1968ko abuztua - 1987ko maiatza |
Lehen harria | 1966ko abuztuaren 25a |
Irekiera | 1973ko apirilaren 4a |
Atentatua | 1993ko otsailaren 26a |
Atentatua | 2001eko irailaren 11 |
Jabea | Silverstein Properties (en) Westfield Group |
Suntsipena | 2001eko irailaren 11 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Minoru Yamasaki (en) Emery Roth & Sons (en) |
Eraikitzailea | Tishman Realty & Construction (en) |
Materiala(k) | altzairu herdoilgaitza, hormigoia eta haitzurdina |
Dimentsioak | 417 () m |
Solairuak | 110 |
Azalera | 800.000 m² |
198 | |
Webgune ofiziala | |
2001ean desagertu egin ziren mundua zur eta lur utzi zuen atentatu baten bidez.
Historia
aldatu- 1961ean lehendabiziko planoak aurkeztu zituzten.
- 1973ko apirilaren 4an inauguratu zituzten.
- 1975eko otsailaren 13an sutea hartu zuten dorrek.
- 1993ko otsailaren 26an bertan bonba bat ipini zuten.
- 2001eko irailaren 11n talde suizida batek gidatutako bi hegazkinek talka egin zuten dorreen aurka, biak ala biak guztiz suntsituz. Ia 3.000 hildako eragin zuen Al-Qaedak egindako atentatu honek.
- 2002an dorreak berreraikitzeko nazioarteko lehiaketa bat antolatu zen. Daniel Libeskind arkitektoak irabazi zuela jakin zen 2003an.
Eraikinak
aldatuWorld Trade Center merkataritza-gune erraldoia zazpi eraikinetan banatuta zegoen. Eraikuntza multzoko bi eraikin nagusiak Ipar Dorrea (1 WTC), Telekomunikazioen antena kontuan hartuta 527 metro zituena eta kontuan hartu gabe 417 metrokoa, eta Hego Dorrea (2 WTC), 415 metroko garaiera zuena.
Eraikin multzoaren erdian plaza bat zegoen, Austin J. Tobin Plaza izenekoa, 7 eraikinez inguratua. Plazaren azpian The Mall at the World Trade Center merkataritza-gunea zegoen. Bi dorreen artean Marriott World Trade Center (3 WTC) hotela zegoen. Plazan 4 WTC, 5 WTC eta 6 WTC eraikinak zeuden. Plazatik kanpo, baina bi zubirekin lotua, 47 solairuko 7 WTC eraikina zegoen.
Dorre biki biak 110 solairu zituzten, 3 WTC-ak 22 solairu, 4 eta 5 WTC-ak 9 solairu zituzten, 6 WTC-ak 8 solairu eta 7 WTC-ak 47 solairu zituen.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) WTC-ren webgunea
Aurrekoa Empire State Building |
Munduko eraikinik garaiena 1972 - 1974 |
Ondorengoa Willis dorrea |
Aurrekoa Empire State Building |
Ameriketako Estatu Batuetako eraikinik garaiena 1972 - 1974 |
Ondorengoa Willis dorrea |