Jean-Charles Tacchella

Frantziako zinema zuzendari eta gidoilaria

Jean-Charles Tacchella (Cherbourg-Octeville, 1925eko irailaren 23a - Versalles, 2024ko abuztuaren 29a) Frantziako gidoilari eta zinema-zuzendaria izan zen.[1][2]

Jean-Charles Tacchella


Frantziako Zinematekako honorary chairperson (en) Itzuli

2003 - 2024ko abuztuaren 29a

Frantziako Zinematekako presidentea

2001 - 2003
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Charles Amédée Tacchella
JaiotzaCherbourg1925eko irailaren 23a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaVersailles
HeriotzaVersailles2024ko abuztuaren 29a (98 urte)
Hobiratze lekuaQ110362566 Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Liliane Maigné (mul) Itzuli  (1950 -  1957)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta errealizadorea
Lantokia(k)Frantzia
Enplegatzailea(k)L'Écran français (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0006621 Allocine: 4256 Allmovie: p113496 TCM: 188160 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Tacchella Marseillan ikasi zuen. Oso gazte zinemarekiko grina erakutsi zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, 19 urte zituelarik, L'Écran français aldizkarian lan egin zuen. Urte haietan zuzendari garrantzitsuenek idazten zuten aldizkarian: Jean Renoir, Jacques Becker, Jean Grémillon, besteak beste. Baita ere, bera baino zazpi urte zaharrago zen André Bazin ezagutu zuen, eta Nino Frank, Roger Leenhardt, Roger Therond eta Alexandre Astruc. Bere lagunen zerrenda luzea da: Erich von Stroheim, Anna Magnani, Vittorio De Sica... Henri Colpirekin batera Cine Digest aldizkaria sortu zuen. 1948, Tacchellak André Bazin, Jacques Doniol-Valcroze, Alexandre Astruc, Claude Mauriac, René Clement eta Pierre Kastekin batera, abangoardiako zine-kluba sortu zuen: «Objectif 49»; presidentea Jean Cocteau izan zen. Zine-klub hori Nouvelle Vagueren jatorria izango zen; talde horretan oinarrituta, 1949an Biarritzen, Festival du Film Maudit zinemaldia sortu zuen, egilearen zinemaren lehen zinemaldia. Urte horretan Pierre Braunberger ekoizleak Tacchella gagman gisa kontratatu zuen. Modu anonimoz gidoi desberdinetan lanean hasi zen, bereziki Léonide Moguyren Demain, il sera trop tard lanean. Halaber, telebistan ere kolaboratzen hasten da.

1950ean, Liliane Maigné (1928-2004) aktorearekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten: Xavier Tacchella (1951-2013), idazlea, eta Bertrand Tacchella (1954), margolaria. Bikotea 1957an dibortziatu zen.

Yves Ciampi filmak idazteko deitu zion: Les héros sont fatigués, Typhon à Nagasaki, besteak beste. 1955tik 1962ra, hogei baino gidoi gehiago sinatu zuen; hauek dira ezagunenak: Christian-Jaqueren La Loi, c'est la loi, Michel Boisronden Voulez-vous danser avec moi ? , Maurice Roneten Le Voleur de Tibidabo, Alexandre Astrucen La Longue Marche. Gérard Ouryrekin batera ere gidoiak idazten ditu: Le Crims ne paie pas eta La Grande Vadrouilleren lehenengo bertsioa. Garai horretan bere gustuko filma Jean Deweveren Les Honneurs de la guerre izan zen.

60ko hamarkadaren hasieran, Tacchellak eten egin zuen bere gidoilari-ibilbidea, eta berak zuzendu nahi dituen filmen proiektuak prestatzen hasi zen. Proiektu horietako batzuek porrot egiten dute, eta ez da 1969ra arte bere lehen filma zuzendari gisa filmatzen duela: Les Derniers Hiverns, 23 minutuko luzerarekin eta 30 aktoreekin. Lan honek Jean-Vigo saria jaso zuen. Aldi berean, esperientzia berrietan grinatzen da: telebistarako liburuxkak (1965-1966, 40 orduko telebista idazten du, eta horien artean Vive la vie ezaguna dago). Antzerkigilea ere bada (bere hiru pieza Mouffetard Antzokian interpretatzen dira). Baina Les Derniers Hiverns-ek Tacchella zuzendari gisa ezartzen du. Bi urte geroago lehen luzemetraia plazaratu zuen: Voyage en Grande Tartarie, lan iluna non Jean-Luc Bideau eta Micheline Lanctôt izan ziren aktore aipagarrienak.

Tacchella erregistroz aldatu zuen bigarren film luzean, Cousin, cousine komedia non Victor Lanoux, Marie-Christine Barrault eta Marie-France Pisier aktoreek lan egin zuten. Film honek arrakasta handia izan zuen eta Louis-Delluc saria lortu zuen: Oscar Sarietarako ere izendatu izan zen, hiru aldiz gainera: atzerritar film onena, gidoi onena eta emakue aktore onena. 1989an Joel Schumacher zuzendariak remakea egin zuen.

Tacchellaren hurrengo filmek tonu antzekoa izan zuten baina ez zuten hain arrakasta handia lortu: Le Pays bleu Brigitte Fosseyrekin, Il y a longtemps que je t'aime Marie Dubois eta Jean Carmetekin, Croque la vie Brigitte Fosseyrekin berriro ere eta Bernard Giraudeau zein Carole Laurekin.

1984an, Escalier C filmak garaiko testigantza eskaintzen du, Frantziako zinemaren tradizioan uztartuz. Frantziako Filmategiko Administrazio Kontseiluko kide izan zen 1981etik, 2001ean presidente eta 2003tik ohorezko presidente.

Filmografia

aldatu

Hauek dira bere lan ezagunenak:[3]

Gidoilari gisa
Zuzendari gisa ;
Laburmetraiak
Luzemetraiak
Telebista

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy