Felicitas Oñatibia Gorospe (Urretxu, 1887ko azaroaren 23aLegazpi, 1971ko maiatzaren 2a[1]) gipuzkoar maistra izan zen.

Felicitas Oñatibia
Bizitza
JaiotzaUrretxu1887ko azaroaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLegazpi1971ko maiatzaren 2a (83 urte)
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Bizitza

aldatu

Pedro Frantzisko Oñatibia Olaberria eta Juana Josefa Gorospe Olaberriaren alaba gazteena, Felicitas Oñatibia Gorospe 1887ko azaroaren 23an jaio zen Urretxun. Hiru neba eta ahizpa bat zituen: Zeferino (1879–1960), Bernardo (1881–1964), Dionisio (1886–1978) eta Rafaela (1882–1954)[1][2].

1910eko hamarkadan maistra moduan trebatu zen eta 1914an Zaragozako probintziako Lobera de Onsellan lortu zuen lana[3]. 1915ean Arantzara joan zen irakasle[4].

1920ko maiatzaren 27an Lucio Bergara Matxikote ebanista eta argazkilariarekin ezkondu zen[5]. 1930eko martxoan Legazpira joan ziren bizitzera, Felicitasek lana lortu baitzuen herri horretan[6]. 1931tik 1933ra Itziar Arana Iraolarekin aritu zen elkarlanean[7].

Bost seme-alaba izan zituen: Jesus Maria, Maria Josefa, Bernardo, Maria Pilar eta Juana Maria[5][6].1963 ingurura arte udaletxeko eraikinean bizi izan zen familiarekin, eta gero Gurrutxaga tabernaren gainean eskuratu zuten apartamentuan[6]. 1971ko maiatzaren 2an hil zen, 83 urte zituela[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) «Felicitas Oñatib(v)ia Gorospe» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  2. «Bataioa Agiriaren Aurkibide digitala: Felicitas, Oñativia, Gorospe» Donostiako Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  3. (Gaztelaniaz) «Provisión de escuelas y plazas del escalafón por oposición libre» Gaceta de Madrid (Madrid) 95: 38. 1914-04-05.
  4. (Gaztelaniaz) «Dirección general de la Primera Enseñanza» Gaceta de Madrid (Madrid) 20: 186-187. 2015-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  5. a b «Vergara, Lucio» Nafarroako Fototeka (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  6. a b c (Gaztelaniaz) Igargutxi, Felix. (2021). «La cara oculta de Lucio Vergara (Recuperadas un millar de placas de la primera etapa de este fotógrafo en su pueblo natal de Navarra)» Txinpartak 46: 18-20. (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  7. (Gaztelaniaz) Arozamena Ayala, Ainhoa. «Arana Iraola, María de Itziar» Auñmanedi Eusko Entziklopedia ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).

Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy