Divya Bharti

zinema aktore indiarra

Divya Bharti (Bombay, 1974ko otsailaren 25aibidem, 1993ko apirilaren 5a) indiar aktorea izan zen. 1990eko hamarkadaren hasieran hindizko, teluguzko eta tamilerazko filmetan parte hartu zuen. Antzezpenaren aldakortasunagatik, bizitasunagatik eta edertasunagatik ezaguna, Bharti bere garaiko Indiako emakume aktorerik ospetsuena eta ordainduena izan zen[1].

Divya Bharti

Bizitza
JaiotzaMumbai1974ko otsailaren 25a
Herrialdea India
BizilekuaMumbai
HeriotzaMumbai1993ko apirilaren 5a (19 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: falling from height (en) Itzuli
buruko zauria
Familia
Ezkontidea(k)Sajid Nadiadwala (en) Itzuli  (1992 -  1993)
Hezkuntza
Hizkuntzakhindia
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea eta aktorea

divyabhartiportal.com
IMDB: nm0080251 Allmovie: p524284 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Bombayn (gaur egun Mumbai) jaio zen 1974ko otsailaren 25ean[2]. Gurasoak Om Prakash Bharti eta Meeta Bharti izan ziren[3], Kunal izeneko neba bat eta Poonam haurriderdi bat zituen[4].

Hindiz, ingelesez eta maratheraz ondo hitz egiten zuen. Bombayko Maneckji Cooper eskolan ikasi zuen eta bederatzigarren maila amaitu zuen aktore bihurtu aurretik[5].

1992ko maiatzaren 10an[6] Sajid Nadiadwala zinema ekoizlearekin ezkondu zen zeremonia pribatu batean[5]. Ezkondu ondoren Divya Bharti musulman bihurtu zen eta Sana Nadiadwala izena hartu zuen[5]. Ezkontza isilpean mantendu zen familia arazoengatik eta baita Bhartiren zinema-karreragatik ere[7][8].

1993ko apirilaren 5eko gauean, Bharti bosgarren solairuko apartamentuko balkoiko leihotik erori zen[9][10]. Cooper ospitalean hil zen[11]. 1993ko apirilaren 7an erraustu zuten Vile Parle erraustegian[12]. Erorketa hilgarriaren arrazoia ez zen inoiz finkatu eta hainbat teoria zabaldu ziren hedabideetan[13]. Ikerketa 1998an itxi zuen poliziak ustekabeko heriotza izan zela ondorioztatuz[13].

Filmografia

aldatu
Urtea Izenburua Pertsonaia Hizkuntza
1990 Bobbili Raja Rani telugua
Nila Pennae Surya tamilera
1991 Rowdy Alludu Rekha telugua
Naa Ille Naa Swargam Lalitha
Assembly Rowdy Pooja
1992 Vishwatma Kusum hindia
Dil Ka Kya Kasoor Seema/Shalani Saxena
Andhaa Insaaf Payel
Shola Aur Shabnam Divya Thapar
Deewana Kaajal
Jaan Se Pyaara Sharmila
Balwaan Deepa
Dushman Zamana Seema
Dil Aashna Hai Laila / Sitara
Geet Neha
Chittemma Mogudu Chittemma telugua
Dharma Kshetram Mythili
1993 Dil Hi To Hai Bharati hindia
Kshatriya Tanvi Singh
Tholi Muddhu Divya telugua
Rang Kajal hindia
Shatranj Renu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Highest Paid Bollywood Actresses in 90’s» Monthlyfeeds 2020-02-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-02-09) (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  2. (Hindiz) «उस रात, मौत के चंद घंटों पहले क्या हुआ था दिव्या भारती के साथ!» Amar Ujala 2018-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  3. (Ingelesez) Saari, Anil; Caṭṭopādhyāẏa, Pārtha. (2009). Hindi Cinema: An Insider's View. Oxford University Press ISBN 9780195695847. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  4. (Ingelesez) «Remembering Divya Bharti» Bollyspice 2006-09-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  5. a b c (Ingelesez) Mohamed, Khalid. «After 29 Years, Divya Bharti’s Death Still Remains a Mystery» The Quint 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  6. (Hindiz) «जानिए दिव्या भारती के मौ-त की असली वजह ..आखिर क्या हुआ था 5 अप्रैल 1993 की रात» NewsTrend 2017-09-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  7. (Ingelesez) «Bollywood mysteries that remain unsolved even today» Times of India (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  8. (Hindiz) Singh, Ashish. «इन 6 एक्ट्रेसेस ने छिपाकर रखी थी अपनी शादी की खबर, जब खुला राज तो हैरान रह गए सभी» Newstrend 2019-09-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  9. (Ingelesez) «How Divya Bharti spent the last hours before her death at 19» India Today 2019-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  10. (Hindiz)(Ingelesez) Khushwaha, Preeti. «Happy Birthday Divya Bharti: मौत के वक्त दिव्या भारती के साथ थे ये दो शख्स, उसी दिन साइन की थी ये डील» Patrika 2019-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  11. (Ingelesez) Mishra, Nivedita. Actor Divya Bharti died at nineteen: 27 years later, her untimely death remains a mystery to many. Hindustan Times (argitaratze data: 2020-04-05) (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  12. (Ingelesez) Bhattacharya, Roshmila. «Too young to die» Hindustan Times 2011-04-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  13. a b (Ingelesez) «4 Bollywood beauties unsolved death mysteries» The Free Press Journal 2019-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).

Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy