Amédée Artze

Baxenafar pilotaria
Amédée Artze
Izen osoa:
Jaiotza data: 1900eko otsailaren 23a
Jaioterria: Baigorri ( Nafarroa Beherea)
Heriotza data: 1984ko otsailaren 27a
Heriotza herria: ? ()
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: Atzelaria
Debutatze data: ?
Erretiratze data: 1933

Amédée Artze[1] (Baigorri, 1900eko otsailaren 23-1984ko otsailaren 27) pilotaria izan zen.

Biografia

aldatu

1900ean jaio zen Baigorrin, hotela eta trinketa zen etxe batean.

Errebote eta trinketean pilotari handia izan zen. 17 urterekin Baionako Moderne trinketera deitua, bere bertuteengatik harritu zuen; urte horretako txapelketa Agustin Darraiduren kontra galdu bazuen ere, 18 urterekin Mattin Haranbillet faboritoaren kontra irabazi zuen. Marcel-Auguste Leonis Baionako San Andres trinketean ezagutu zuen eta harrezkero Ipar Euskal Herriko pilota giroan "gazteen" ordezkariak izan ziren, "zaharren" (Léon Dongaitz eta beste) aurrean; dema honetan famatua izan zen Elizondon 1922ko abenduaren 2an Leon Dongaitzek (38 urte) eta haren anaia Jean-Baptistek (40) Artzeren (orduan 22 urtekoa) eta 28 urteko Leonisen kontra jokatutakoa; orduko apusturik handiena (10.000 liberakoa) egin zen partida honetan[2]. Hortik aurrera baigorriarrak ospe handia izan zuen.

Trinket zein plaza librean atzelari profesionala izan zen eta eskuz aritzen ziren orduko pilotari onen artean egon zen. Beste anaia bi ere pilotan aritu ziren eta batzuetan hirurak batera aritu ziren, adibidez 1920ko hamarkadan hiru Barbier anaien kontrakoa[3].

Trinketean txapelduna izan zen 1922, 1926 eta 1931n. Darraidu ezpeletarraren garaikidea, Argain-Artze bikoteak Darraidu-Harranbilleten kontra Darraiduren herrian 1923ko martxoaren 27an jokatutako partida famatu bihurtu zen: lau aldiz luzatu eta gero, publikoak eskatuta partida garaile eta garaiturik gabe amaitutzat jo zuten[4]. Jokatu zituen beste partida ospetsuen artean Donibane Lohizunen 1923an Mondragonesen kontra, Iruñean 1927an Atano III.aren kontra, Donibane Garazin 1929an Saint-Martinen kontra eta Hendaian 1931ko irailaren 6an Atano II eta Atano III.aren kontraka daude; Irungo "Ramuntxo" pilotalekuan ere aritu zen, besteak beste.

1933an erretiratu zen[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. Grafia frantsestuan Arce edo Arcé, Euskaltzaindiaren deitura zerrendak "Artze" idazkera proposatzen du.
  2. Mixel Oronoz: Oilandoiko ermita, 2001, Elkarlanean.
  3. Historia[Betiko hautsitako esteka] Garaziko Goizeko Izarra pilota elkartearen webgunean.
  4. Pelota, mano, remonte webgunea.
  5. Artze Euskomedian.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy