Refranes y Sentencias (1596)

Amanu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:15, 3 martxoa 2016

Refranes y Sentencias euskal atsotitzen lehen bilduma argitaratua da.

1596an atera zen, biltzailearen izenik gabe, Iruñean, Pedro Porralisen etxean. Guztira 539 atsotitz biltzen ditu, euskaraz emanak eta gaztelaniaz itzuliak. Itzulpena, Larramendiren aburuz, hitzez hitzekoegia da. Atzotitzen gainean zenbakiak ipini ziren, hizkuntza bien arteko erlazioa hobeto ulertarazteko.

Bizkaieraz daude atsotitzak, gehienak behintzat, eta nagusiki badirudi Bilboko edo Bilbo aldeko euskara jasotzen dutela.[1]

Ale bakarra ezagutzen dugu, Darmstadteko unicuma, baina beste hiru aleren berri ere badugu: Larramendirena, Oihenartena eta 2015. urtean ezagutzera eman den Girolamo della Sommaia jakintsu italiarrarena.

Erreferentziak

  1. Lakarra, Joseba A., 1996, Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa, Euskaltzaindia: Bilbo.[1].
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy